XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Energia mekanikoa transformatzeko makina mota desberdin ugari dago.

Adibidez engranaiak ardatz batetik bestera mugimendua igortzen duten gailuak dira.

Zenbait makina sinple

Gogoan al dituzu palankaren funtzionamendua, erabilerak eta palanka mota desberdinak?

Palanka orok, edozein motatakoa izanik ere, palankaren legea betetzen du.

Lege honetan azaltzen denez, gorputz pisutsu bat indar txikiago batez manten daiteke airean, orekan, indar hori euskarritik gorputz pisuduna baino hurbilago badago.

Ikusi oreka hori marrazkiko balantzatxoan.

Umea eta heldua ez daude euskarritik distantzia berdinera: pisurik txikiena, umea, pisu handia baino urrunago dago, proportzioan.

Palanka bezala, plano inklinatua ere makina sinplea da, eta makina hau ere indar gutxi erabiliz gauzak hondotik jasotzeko oso baliagarria da.

Plano inklinatua gainazal laua da, eta gainazal horrek, horizontalarekin angelu bat osatzen du.

Makina hau gauzak lurretik altxatzeko erabiltzen da eta horretarako gauza horiek bere gainazalean biraka mugitzen dira.

Inklinazioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta indar handiagoa beharko da gauza hori jasotzeko.

Plano inklinatuak erabilera ugari ditu: eskailerak, aldapan dauden kaleak, teleferikoak...

Polearen eta tornuaren ezaugarriez eta erabilerez gogoratuko zara, lehengo ikasturtean ikasi baitzenituen.

Planoaren inklinazioa gutxitzen badoa, indar berdina erabiliz pisu gehiago jasoko du.

1 Esazu honako makinetatik zeintzuk transformatzen duten jasotzen duten energia, energia hori erabilgarriagoa gerta dadin:

irensgailua, orrikak, haize-errota, orgatila, transformagailua, diesel motorea.

2 Eman arrazoiak: balantzatxoaren ardatzetik zein puntutan eseri beharko du beste aldeko puntan dagoen umea baino bi aldiz pisutsuago den ume batek balantzatxoa orekan geldi dadin?

Zein printzipio hartu duzu oinarritzat ondorio hori ateratzeko?